Besteei esker gaur egun denetarik daukagu eskura supermerkatuetan
Supermerkatuetan denetariko gauza normalak eta bitxiak aurkitu ditzakegu orain. Adibidez, beste lurraldeetatik ekarritako fruituak, patatak eta janari prestatuak egon ohi dira. Milaka aldiz egon zara seguronik supermerkatu batean, baina, noizbait pentsatu ahal duzu zenbat kostatuko litzaizuke an duzunetariko gauzak zuk bakarrik jasotzea, egitea edo zaintzea? Oso errexa utzi digute horain, sartu eta billatzen ari garen gauza aurkitzea, jadanik egina eta gure ardura bakarrik erostea izatea. Izugarrizko pertsona hugarik egiten du lan supermerkatu batean, baina ez bakarrik zuzendariak eta bertako langileak, beste lanbide batzuk dituzten jendeak ere, adibidez produktuak leku batetik bestera daramatzaten kamioi gidariak eta produktuak egiten edo lantzen dituzten nekazari edo langileak. Gainera, beste kulturetako produktuak ere aurkitu ditzazkegu supermerkatu batean, horrek esan nahi du egazkinez eta gero kamioiez bidaiatu duela.
Supermerkatu bat montatzeko lehenengo lekua behar da, leku haundi bat. Normalean diseinu bat izaten da supermerkatua errezago egiteko eta dena planeatuta egoteko, diseinatzailea behar ohi da kasu hauetan. Lurra erostean eta diseinua izatean obretan hasi behar dira, eta horretarako obretako eskua behar dute, hau da, langile pila bat egingo du lan obra horretan. Obrak bukatzerakoan barruko lurra eta paretak egokitu behar dira, horrek igeltsero bat kontratatzeari daramatza. Lurrak eta paretak guztiz egokituak egotean apalak, armairuak eta dena delako altzairuak erosi behar dira, hau da, lantegi batekin hitzegin behar da eta honek behar dituzten gauzak eramango dizkie (garraio sistema bat erabili ohi da, horrek esan nahi du langile gehiok lan egingo dutela). Altzairuak egoterakoan produktuak erosi behar dira, eta supermerkatu on bat izateko marka ezberdinetako produktuak egiten dituzten lentegiei kontratatu behar zaie (honek ere garraio sistema erabiltzen du). Jende mordoa egon behar da supermerkatu batean lan egiten adibidez: kaxan daudenak, ordenatzaileak, garbitzaileak, seguritateko pertsonala... Eta guztiei ere material egokia erosi behar zaie, bestela ezin izango dute beraien lana ondo egin, adibiez: kaxan dagoenari kaxa erregistratzailea erosi behar zaio, ordenatzaileari etiketak eta mota ezberdineko karruak, garbitzaileei garbitzeko material aproposa, seguritateko pertsonalari kamarak eta beraientzako materiala... Barruko gauza guztiak prest egoterakoan irekitzerakoan jendea joateko publizitatea behar dute eta honek publizista bat kontratatzeari daramatza. Hau dena prest dagoenean, supermerkatua ireki eta dena ondo joatea da hoberena.